Proiektua
Emakumezkoen liga bat baino zerbait gehiago
Gure historia
2015-2016ko denboraldia gogoangarria izan zen ARASKIrako estatuko goren mailara igotzeagatik, eta 2016-2017 denboraldia ere grabatuta geratuko da Arabako emakumezkoen saskibaloiaren historian. Eta pertsona askok uste izango dute gauzarik handiena hasiberri apala izatea izan zela, Erreginaren Koparako sailkatu edo Emakumezkoen Liga titulua lortzeko Play Off finalerdia jokatu zuen ezusteko taldea zela… baina proiektu hau errainetan bizi dutenentzat garrantzitsuena kirol-emaitzetatik haratago lortu izan da.
Izaera eta bihotz osoko taldea, “etxekoa”, bere gaitasunen gainetik lehian aritzeko. Ilusio aurpegiak, ehunka neskatilen irribarreak partidak amaitzean autografoak edo argazkiak eskatuta. Zaleen emozioa koloreak bizi-bizi sentituta, giro ona eta gizarte gisa identifikatzen gaituen kirola ulertzeko era bat transmitituta. Komunikabideen eta gizartearen oihartzuna gure ingurunean. Eta hori guztia emakumeek praktikatzen duten kirol baten inguruan; iragarpenak, hormak eta sabaiak hautsi dituzten emakumeak… gazteentzako ispilurik onena bihurtu diren emakumeak.
Oraintxe da unea proiektua finkatzeko, taldearen arrakasta hau “egun bakarreko lore” izan ez dadin. Gainezka egin duten haurren izen-emateen eskaerei erantzuna emateko, eta halako erreferenteari eusteko eta logistika eta kudeaketa egiturak finkatzeko.
ARASKI LAGUNDU
Babestu kluba proiektuaren edozein beharretan. Galdetu konpromisorik gabe eta lagundu iezaguzu hazten jarraitzen.
– Izena: ARASKI AES (Arabako Emakumeen Saskibaloia) elkartea
– Fundazio-urtea: 2010
– Norberaren taldeen kopurua 2020/21 denboraldian: 20 (guztiak emakumezkoenak)
* Lehen taldea: EMAKUMEZKOEN LIGA (1. Maila nazionala)
* 24 federatuen eta eskolakoen harrobia: 7tik 33ra urte arteko emakumeak
– Ikastetxe eta hitzartutako kluben kopurua: 8
– Emakumezko jokalariak: 250 (arabarrak)
– Teknikariak: 30 (% 50 emakumeak)
– Zuzendariak: 6 (4 emakumezko / 2 gizonezko)
– Lehiaketa lurraldeak: Espainia (Emakumezkoen liga); Euskal Herria, Errioxa eta Nafarroa (1. maila nazionala); Vitoria-Gasteiz eta Araba (gainerako taldeak)
– Sustapeneko, prestakuntzako eta berdintasuneko jarduerak: 15 g.g.b. (gutxi gora-behera).
– “Nesken garaia” proiektua 2010eko maiatzean hasi zen sortzen, Araban emakumezkoen errendimenduko saskibaloiak behar zuen egitura piramidal, egonkor eta jasangarriari erantzuna emateko asmoz.
– Arabako Saskibaloi federazioak sustaturiko proiektua eta Arabako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako atalaren laguntzarekin.
– Lehen urrats modura, “ARASKI ARABAKO EMAKUMEEN SASKIBALOIA” elkartea sortu zen, emakumezkoen saskibaloiaren atal egituratzaile izan nahirik, ahalik eta klub eta ikastetxe gehien barruan hartzeko helburuarekin, saskibaloiaren proiektu bateragarria garatu ahal izateko.
-Nortzuk sortu dute? Arabako maila gorenean – Emakumezkoen 1. maila nazionala – ordezkariak zituzten bi klubek bat egin zuten, koloreen, logotipoen eta kirol-lehien gainetik.
– ARASKI AES orain emakumezkoen elkarte bat da, eta saskibaloiaren inguruko emakumeak prestatu eta sustatzeko sortutako proiektua garatzen du, eta dituen helmuga eta helburuak kirol jarduera bera baino esparru zabalagoan kokatzen dira. Proiektu horrek emakumeei prestakuntza eskaini nahi die, ez bakarrik kirolaren alderdi fisikoei dagokienez, baizik eta garapen pertsonalaren sustapenari ere kirol hezkuntza integralaren ikuspuntutik, horrek barne hartzen dituelako emakumeen jabekuntzari, lidergoa eta erabakiak hartzeari, erreferenteak sortzeari eta kirolean gizon-emakumezkoen berdintasunari lotutako balioak.
– Laburbilduz, ARASKIren asmoa da emakumeak protagonista diren proiektu baten parte osatzen dutela transmititzea bertako kirolariei, eta proiektu horretan emakumezkoek egiten duten kirol jarduera balioetsia eta gizartera emana dela, jarduera hori garatzen den kirol ibilbidea edozein dela ere.
1-. Lehiaketazko kirolean emakumezkoen sarbidea eta sustapena erraztea, errendimenduan haien sarrera eta kirol eta gizarte aitorpenaren alde eginda, eta haien formazio akademiko, garapen pertsonal eta profesionalaren bateragarritasuna bideratuta.
2. Jarduera fisiko eta kirolaren alderdi guztietan, batez ere saskibaloiko honako hauetan: zuzendaritza eta kudeaketan, entrenamenduan, arbitrajean, kazetaritzan, prestakuntzan, ikerketan eta saskibaloiaren kirol praktikan inplikatutako emakumeen kopuruaren hazkundea lortzea.
3- Ahaleginak eta baliabideak hobetzea, kirol egituraren mantentze lanak, jarduerek eta haietako taldeek dakartzaten lan guztiak kudeatu eta koordinatzeko garaian. Ahalik eta erarik eraginkorren eta adostuenean banatzea lana, lan espezializatutako talde batean eta eskumena duten erakundeen (Federazioa, Aldundia, udalak, Eusko jaurlaritza…) jarraibideen mendean.
4- Proiektu hau, eta zuzenean Arabako emakumezkoen saskibaloiaren gainekoak izan daitezkeen beste proiektu batzuk garatzeko inplikazioa eta, erakundeen eta pribatuen laguntzarik ahalik eta kopuru handienak lortzea.
1- AGERIKOTASUNA, AITORPENA ETA AUKERA-BERDINTASUNA
– Genero ikuspegia ezartzea
– Komunikazio sailaren garapena
– Balioespena eta aitorpena (Familia eta gizarte ingurunea)
– Emakumezkoen kirola sustatzeko jarduerak
– Sareko lanak
2 – ERREFERENTEAK SORTU ETA SUSTATZEA
– Emakumeentzako aukerak sortzea eta horiek eskuratzeko prestakuntza eskaintzea.
– Beste neskatila eta emakumeentzat suspergarri dira: Ahal dut eta nahi (emakume) horiek bezalakoa izan.
3- OINARRIA PRESTATZEA ETA SUSTATZEA
– ARASKIESKOLA proiektua
– Beken, hitzaldien, tailerren, material didaktikoen bitarteko prestakuntza
– Eduki tekniko eta hezkuntzakoak (ohitura osasungarriak, elikadura, psikologia, prebentzioa/jazarpena/sareetako tratu txarrak)
– Tekniko, kirolari, zuzendari, familientzat