Araski AES Baloncesto Femenino

Arloa Soziala

Araski Balioak

SOZIALA

Helburua

Araskiren baloreak transmititzeko konpromisoa zabaltzea gure ingurunean, elkarteak antolatutako ekintzek kanpoan oihartzuna dutela ziurtatuta. Halaber, elkartearen eta bere ingurune hurbilenaren arteko harremana indartzeko ekimen berriak garatzea.

ARASKIREN BERDINTASUN-PLANA 2018-2022

Araskik osatutako berdintasun-plana –Arabako Foru Aldundiak eta Avento Consultoriaren aholkularitzak lagunduta sortu da-  Araski AES elkartearen Gizarte Arloko ekintzen eta jardueren bide-orria da eta ekintza horien artean hauek azpimarratu nahi ditugu. 

EKINTZEN PROGRAMA

ERREFERENTEEN SUSTAPENA

  • LEHENENGO TALDEAREN BISITA IKASTETXE ETA LANBIDE HEZIKETAKO ZENTROETARA
  • JOKALARI PROFESIONALAK INPLIKATZEA ENTRENATZAILEAK ETA HARROBIKO TALDEEN AMABITXIAK IZAN DAITEZEN
  • EMAKUMEZKOEN LIGAKO PARTIDETARAKO GONBIDAPENAK BANATZEA HAURREI


    BALOREEN TRANSMIZIOA

    ARASKIKO PERTSONA GUZTIENTZAT (ARDURADUNAK, TEKNIKARIAK, JOKALARIAK ETA FAMILIAK) PRAKTIKA ONEN ESKULIBURUA OSATU ETA ZABALTZEA.

Helburuak:

  • Tresna bat eskaintzea elkarteari, ARASKI AES taldeko jokabide eta elkarbizitzarako prozedurak ezartzeko. Prozedura horiek baloreen aldaketa ekarri beharko lukete emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren eremuan.
  • Emakumeen gorputz-ahalduntzea eta lidergoa erraztea taldean.
  • Sentsibilizatzea eta teknikariei tresnak eskaintzea ahalduntzea sustatu dezaten kirolaren eta talde-kohesioaren bitartez.

No posts found!

ARASKIN GERTA DAITEKEEN SEXU-JAZARPENAREN KONTRAKO PREBENTZIOA

SEXU-JAZARPENARI KONTRA EGITEKO PROTOKOLOA SORTU ETA ZABALTZEA

Helburuak:

  • Araski AES taldearen jarduera-esparruan sexu-jazarpena eta -abusua prebenitzeko metodoa ezartzea. Horretarako, kirol-esparruko arrisku-egoerak identifikatu behar dira, eta saihestu, halaber, egokiak ez diren jokabideak barneratzea edo arrunt bihurtzea.
  • Bermatzea Araskirekin harremana duten pertsonek protokoloa ezagutzen dutela eta haien eskura jartzea balizko kexak konpontzeko behar dituzten baliabideak.

JARDUERAK ANTOLATZEA KIROLARIEK GIZARTEAREN  AITORPENA JASO DEZATEN_

  • Kaixo! Eguna. DENBORALDIA AURKEZTEKO EGUNA
  • Araski Topaketa. DENBORALDIAREN AMAIERAKO JARDUNALDIA
  • KIROL-EGITURA GIZARTEAN AURKEZTEKO JARDUNALDIA
  • MEDIA DAY JARDUNALDIA

JARDUERA FISIKOA SUSTATZEKO EKINTZAK ANTOLATZEA (SASKIBALOIA & DXTFEM)

  • EGUBERRIETAKO ETA UDAKO CAMPUSA: “ARASKITXO TOPAKETA”
  • 3X3 HERRI-TXAPELKETAK
  • TEKNIFIKAZIO IREKIA
  • ARABAKO EMAKUMEZKOEN KIROLA IKUSARAZTEKO JARDUNALDIA

ARASKI BOLUNTARIO-TALDEA KUDEATZEA

  • ERAKARTZEA
  • ARRETA ETA AZTERKETA
  • KOORDINAZIOA

ARASKIREN GIZARTE ORDEZKARITZA

    • ORDEZKARITZA ERAKUNDEEN EREMUETAN. Lan/aditu-taldeak: Emakunde, AFAko Berdintasunerako Kontseilua, Kirolaren Euskal Kontseilua, Udalaren Emakumeen Etxea…
    • ORDEZKARITZA HAINBAT EKINTZATAN (gonbidatzen gaituztelako edo interesatzen zaigulako): Korrika, mahai-inguruak, sari-banaketak, Emakumearen Eguna, praktika onei buruzko hitzaldiak…
    • GARAPEN JASANGARRIRAKO ARABAKO ALIANTZA

BESTELAKO JARDUERAK

  • MASKOTA SORTU ETA ANIMAZIOA
  • KIROL-EGITURA GUZTIAREN KROMO-ALBUMA

ELKARLAN ARASKI-rekin

Babestu kluba proiektuaren edozein beharretan. Aurkitu konpromisorik gabe eta lagundu iezaguzu hazten jarraitzen.