Araski AES Baloncesto Femenino

Araskik 24. Korrikan parte hartuko du

korrika

24.⁠ ⁠KORRIKAren ibilbidea prest da: 3436 lekuko – hartze izango dira 24. KORRIKAn zehar, eta 2175 kilometro izango ditu aurten ibilbideak

Edizio honetan, euskararen aldeko ekimen erraldoia Atharratzetik aterako da martxoaren 19an, eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Bilbon amaituko da, hil bereko 29an, gutxi gorabehera 460 herritatik igaro ostean.

Araskik Farmazia, Kirol eta Hezkuntza faktultateetako langile eta ikasleekin konpartituko du bere Kilometroa.

Lekuko-hartzea: 2620

Tokia: Portal de Lasarte kalea, 71 (IVEF alboan)

Eguna: Ostirala, Martxoak 27

Ordua: 20:53 (Ordua gutxi gorabeherakoa da; gutxienez 15 minutu lehenago egon beharko gara bertan)

Zer da KORRIKA?

Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko ekimen erraldoia da. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.

1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen lehen KORRIKA antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da.

Ordudanik, 24 Korrika eta 45 urte igaro dira. 2026ko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta 10 gauez, eta gelditu gabe, KORRIKAk Euskal Herria zeharkatuko du 24. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa eskuz esku eta kilometroz kilometro eramaten dute korrikalariek; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean irakurriko duen mezua gordetzen da, ordura arte sekretupean gordetzen dena.