Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Proiektua eta helburuak

Proiektua eta helburuak

PROIEKTUA: “NESKEN GARAIA”

ARABAKO EMAKUMEZKOEN SASKIBALOI PIRAMIDEA

PROIEKTUA

ARASKI AES orain emakumeen elkarte da, non:

  • Nesken saskibaloia sustatu eta bultzatzen duten hainbat ekintza garatu eta antolatzen dituen.
  • Barruko klubak, kideak eta baliabideak bere osotasunean (kirola, logistika eta ekonomikoa) gestionatzen dituen.
  • Proiektu bateragarri eta berdin bat aurrera ateratzeko asmotan, aurrez hitz egindako moduan, beste klub/eskola/ikastolekin elkarlanean aritzen den; betiere eskumena duten erakundeen arauen menpe.

SORRERA

“Nesken Garaia” proiektua 2010eko maiatzean hasi lantzen, Arabako errendimenduko nesken saskibaloiak behar zuen egitura piramidal, egonkor eta jasangarri bati erantzuna emateko asmoz.

Arabako Saskibaloi Federazioak sustaturiko proiektua eta Arabako Foru Aldundiaren eta Euskal Herriko Unibersitateraren laguntzarekin.

Lehen pauso modura Arabako Nesken Saskibaloi Kluben Elkartea sortu zen, “ARASKI ARABAKO EMAKUMEEN SASKIBALOIA”, organo nagusi izan nahi zuelarik eta klub eta eskola gehien bertan sartzea helburu duelarik, horrela saskibaloi proiektu bateragarri bat garatzeko. Nortzuk sortzen dute? Araban dagoen nesken saskibaloi kategoria gorenean (1. Nazionala) ordezkaritzak dituzten bi klubak beraien koloreak, logotipoak eta kirol lehia alde batera utziz elkartu egiten dira.

  • Lehenengo denboraldia 10/11: Bat-egitea eta garapen legala
  • Bigarren denboraldia 11/12: Lehiaketa nagusian egonkortasuna eta “Ekintza Pilotu” programaren hasiera.
  • Hirugarren denboraldia 12/13: Puntu gorenak erreferente bat bilatzen du, Nesken Bigarren Ligan 13/14 denboraldian talde bat sartuz. Oinarriak sendotasuna hartzen du ARASKIESKOLA proiektuaren bidez eta sustapen, formazio eta saskibaloi esparruan emakumearen errekonozimendua lortzeko ekintzen bidez.

HELBURUAK

Nesken sustapena eta formazioa BERAIEK ETA BERAIENTZAKO sorturiko kirol proiektu batean.

Kirolerako sarrera eta errekonozimendu soziala erraztea kirol lehiaketan. Eragiten dieten ingurune guztietan emakumeen parte hartzea eta batez ere KIROLARIEAN bultzatzea:

  • Kirol kudeaketa
  • Zuzendaritza karguak (Presidentetza, diruzaintza, administratiboa, komunikazioa)
  • Ordezkaritza Arabako eta Euskadiko Federazioetako Batzarretan eta Zuzendaritzan
  • Emakumezko entrenatzaileen gabezia
  • Emakumezko prestatzaile fisikoak
  • Espezialistak kirol psikologian
  • Beste batzuk (Fisioterapia, Elikadura, Podologia)

Emakumeak alde batera uztearen kontra borroka egitea. Eragina duten faktoreak eta ARASKIK erantzuna eman nahi diena:

  • Nerabetasuna: Etapa kritikoa
  • Gestio emozionala / Entrenatzaileen prestakuntza
  • Erreferenteen existentzia
  • Maila ezberdinetako aukerak egotea
  • Aukera horietarako trebatzea
  • Balorazioa eta errekonozimendua (Ingurune soziala eta familiarra)
  • Aparteko motibazioa. Lotura ohiturak handitzea

KIROLA ETA EMAKUMEA

EMAKUMEZKO KIROLARIAK GIZONEZKOAK BAINO GUTXIAGO SENTITZEN GARA…EGIA EDO BIKTIMISMOA?

BENETAKO BEREIZKETA NABARITZEN DUGU…

Kirol errekonozimendu eta ezagutza sozialena, baita ingurune familiarrean ere

  • Zenbat emakumezko kirolari jartzen ditugu jarraitu beharreko modelo bezala?
  • Zenbaten izenak dira ezagunak?
  • Zergatik neska kirolari bat “frikia” da eta “pasako zaio” eta bere nebaz oso harro sentitzen da familia?
  • Zergatik jolasten dute neskek, orokortu gabe, instalazio okerragoetan, material txarragoekin, ordutegi txarragoekin, gutxiago formaturiko entrenatzaileekin…?

Laguntza eraginkor, publiko eta pribatuak

  • Krisi ekonomikoa edo gogo eta borondate politiko falta?
  • Ez dago dirurik edo emakumeek kirola denbora pasatzeko egiten dute eta horregatik ez dute babeslerik behar?
  • Denok hitz egiten badugu berdintasunaren garrantziaz, ez dela denok berdinak izatea, baizik eta gauzak baldintza berdinetan egitea, zergatik neskok hiru aldiz gehiago saiatu behar gara erdia lortzeko?

Prentsako oihartzuna

  • Ez dago oihartzunik interesik ez dagoelako, edo ez dago interesik inor interesatzen ez delako?
  • Jasota utzi nahi dugu garrantzitsuak iruditzen zaizkigun aspektu hauen ikerketa bat egin beharra dagoela, izan ere, etsipena sortzen dute taldea gidatzen jarraitzeko eta Araski bezalako proiektuekiko ilusioa mantentzeko.

ARASKI: BIKTIMISMOTIK URRUTI…EKINTZARA!!!!

  • Barruko kontzientziazio, gizon eta EMAKUMEENA.
  • Emaitzekin eta ekintza antolatuekin erakuts daitekeen lana
  • Sakabanatze lana: Ahalegin handia proiektua hainbat instituziok ezagutu dezaten; horrela hedapena, babesa eta laguntza lortu da honako hauengandik:
  • Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Arabako Foru Aldundia
  • Vitoria-Gasteizeko Udala
  • Eusko Jaurlaritza
  • Arabako Batzar Nagusietako Talde Politiko guztiak
  • Vitoria-Gasteizeko Udaleko Talde Politiko guztiak
  • Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundea
  • Arabako Emakume profesional eta enpresarien Erakundea (AMPEA)
  • Kirol prentsako Erakundeak Araski saritu zuen “2010eko Kirol Proiektu Onenaren” sariarekin.

Proiektua zeharkako modu batean Kirolaren Batzar Gorenera eta Espainiako Saskibaloi Federaziora ere iritsi da.

ZERGATIK EMAN ARASKIRI BABESA?

Emakumeen kirola helburu BAKARRA duten proiektu oso gutxi daudelako eta are gutxiago neskek eta neskentzako bideratuak direnak. (Mutilen ezinbesteko laguntzari esker). Kirol berdintasunaren printzipio guztiak praktikan jartzen dituelako eta beraz, baita ingurune sozialeko berdintasuna ere:

  • Emakume kirolariaren errekonozimendua bilatzea
  • Emakumea alde batera uztearen aurkako borroka
  • Maila ezberdinetan kirola egiten jarraitzeko aukera sortzen du.
  • Kirolari eta entrenatzaileak trabatzen ditu aukera horiei aurre egin eta aukeratu ahal izateko.