Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

INFANTIL JUDIMENDI

INFANTIL JUDIMENDI

Arantza eta Nerearen taldeak Errendimendu Taldean jokatzen ari dira bigarren fasea

Lehenengo fasean multzoko bigarrenak geratu ostean, Infantil Judimendi taldeak errendimenduko multzoan lehiatzeari ekin zion urte hasieratik. Bigarren fase honen lehenengo bi partiduak jokatu izan ditu jada, arerioak Corazonistas eta Araba 03 izanda.

Lehenengo partidu honetan, Araski gogor hasi zen, lehenengo laurdenean, partidua bideratzeko balio izan zion abantail batez irabazirik. Bigarren laurdenean, berriro ere aurretik egon zen gure taldea, Corazonistasen kontraeraso azkarrei defentsa lagungarri batekin aurre eginda. Horrela, 8-22 joan ginen atsedenaldira, nahiz eta lehenengo zati hau apur bat gorabeheratsua izan.

Hirugarren laurdenean, Araskik aurrea hartu zuen baita ere, baina lortutako kanasta gehienak kontraerasoz izan ziren, eraso estatikoan oso gutxitan lortu baikenuen kanasta on bat. Corazonistasen defentsa itxiak leku gutxi uzten zituen kanastara heldu ahal izateko, eta horren eraginez, gure taldeak galdutako laurden bakarra laugarrena izan zen. Partidua 18-43 puntuazioarekin bukatu zen Araski garaile izanik. Orokorrean, intentsitate aldetik gure taldeak irabazi zuen, baina batez ere erasoan hobetzeko asko geneukala ondorioztatu zen.

Bigarren partiduan Arabaren kontra, Araski intentsitatearekin jokatzen hasi zen. Horrren eraginez, Arabaren aurretik jartzea lortu zuen lehenengo laurdenean. Bigarren laurdena intentsitatea jaitsi gabe jokatu zuten, baloiaren igoera eraginkor eta jokoaren irakurketa konstante batekin. Horrela, aurretik mantendu ahal izan ziren eta 11-32 markagailuarekin bukatu zen lehenengo zatia.
Baina, hala eta guztiz ere, Arabak kalitatea erakutsi zuen erasoan, eta horrela ikusi zen hirugarren laurdenean, non Araskiri gauzak ez zitzaizkion guztiz ondo atera eta Arabak irabazi zuen. Azkenik, laugarren laurdenean Araskik pilak jarri eta defentsari jarraitu zion intentsitate gehien ematen. Modu honetan, Araskik laugarren laurdena irabazi, eta partidu bukaera 28-51 puntuazioarekin amaitu zen.