Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

URRIAREN 22-23 JARDUNALDIA

URRIAREN 22-23 JARDUNALDIA

PROTAGONISTAZ BETERIKO ASTEBURUA ARASKIREN TALDE GUZTIEN AURKEZPENEKIN

PROGRAMA DE LA JORNADA
PRIMERA NACIONAL
CAJA VITAL UPV ARASKI - DPI CAMBIO
Centro Cívico Judimendi , Sábado 19:30

SEGUNDA NACIONAL
UPV ALAVA ARASKI – ARABA
Centro Cívico Judimendi, Sábado 17:00

SENIOR
DIOCESANAS - VIAJES BIDASOA ARASKI
Diocesanas Nieves Cano, Domingo 18:00

JUNIOR LIGA VASCA
GERNIKA KESB -ELECTRO ALAVESA ARASKI
Gernika, Domingo 12:30
Salida bus: 10:15 San Andrés

JUNIOR TERRITORIAL
ARABA B - ORTOPEDIA GASTEIZ ARASKI
Divino Maestro, Domingo 13:00


Larunbat arratsaldean asosiazioko talde guztiak elkartzeko ordua izango da. 18:15ean izango da, bi nazionalen partiduen artean, Judimendi Gizarte-etxean. Bertan temporada berriko Araski taldeak aurkezteaz gain proiektuarekin bat egin duten eskolak ere aurkeztuko dira.


NAZIONALEN PARTIDAK:

HELBURUA: LIDERTAZA MANTENTZEA

Aurkezpena bukatu bezain laster, 19:30etan, Caja Vital UPV Araskik Donostiko DPI Cambio taldearen aurka neurtuko ditu indarrak. Partidu garrantzitsua Made eta Ramonen jokalarientzat, izan ere, bisitariak igoera fasea jokatzeko aurkari zuzenak dira printzipioz. Caja Vital taldearen liga hasiera ikusgarria izan da, hiru garaipen sendoekin eta lehen jardunalditik 1.Nazionaleko buru delarik. Aurkariari dagokionez, DPI Cambiok aurtengo lehen porrota ezagutu zuen pasaden asteburuan, Ardoiren aurka eta Gasteizera neurketak duen garrantziaz kontzientziaturik etorriko da. Araskik jokalari guztiak izango ditu jokatzeko prest, Zuri Fernández de Romarategui izan ezik, orkatila sendatzen jarraitzen baitu.

Hala ere, lehenago, 17:00etan, UPV Alava Araski 2. Nazionaleko taldearen txanda izango da. Ricardo Panguaren neskek Arabaren aurkako derbian hasiera onari jarraipena ematen saiatuko dira. Hauek ere porrota ezagutu gabe, lau garaipenekin ligako bigarren postuan daude gasteiztarrak. Araba, ordea, Judimendira bi garaipen eta bi porrotekin iritsiko da, baina derbia izatearen motibazioarekin. Gure taldean duda izango den bakarra Amaia Mtz de Ilarduya izango da.


KANTERAREN JARDUNALDIA

Senior taldeak, Viajes Bidasoa Araskik, aurreko partidan egindako hutsak hobetuz hasierako garaipenenetara itzultzen saiatuko da. Neurketa igandean izango da, arratsaldeko 18:00etan Diocesanas Nieves Cano polikiroldegian.

Euskal ligako junior taldeak, bestalde, Gernikaraino egingo duen bidaian jardunaldi erraza du printzipioz baina kantxa faktoreak partida zail dezake. Beraz, gure neskek gogor ekin beharko diote garaipena bertan geldi ez dadin. Neurketa hau ere igandean izango da, eguerdiko 12:00etan.

Azkenik, Ortopedia Gasteiz Araskik Araba B taldearen aurka jokatuko du. Vickyren neskak Olabideren aurkako partida on batetik datoz eta jarrera eta intentsitate berdina mantenduz espero dugu orain arteko emaitza berdinekin jarraitzea. Partidua igandean izango da, Divino Maestro kiroldegian eguerdiko 13:00etan.