Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BALANTZEA. INFANTIL JUDIMENDI

BALANTZEA. INFANTIL JUDIMENDI

Hasiera ona Infantil Judimendirentzat

Araskiko infantil Judimendi taldea, aurten beste talde desberdin batzuetatik etorritako jokalariez zein pasaden urteko talde berean jarraitzen duten jokalariez osatuta dago. Horregatik, denboraldi hasieran jokalarien artean desberdintasun ugari antzeman zitezkeen. Horrela, irailaren lehenengo astean entrenatzen hasi ziren hamabi jokalari eta bi entrenatzaileak Judimendiko gizarte etxean.

Urriaren amaieran liga hasi zen Koldo Mitxelena taldearen kontra eta emaitza 1-51 izan zen Araski irabazle izanik. Lehenengo partidu honetan, ordura arte entrenamenduetan landu izandako kontzeptuak jorratu ziren, batez ere erasoan baloiaren zirkulazio dinamikoa bilatuz. Bigarren partidua Ceu Virgen Niñaren aurka izan zen eta emaitza, oraingo honetan 53-3 izan zen Araskirentzat. Hala ere, nahiz eta partiduak desberdintasun nabariengatik irabazi, infantilak gogor entrenatzen jarraitu zuten gauza berriak ikasiz. Hirugarren partidua Calasanzen kontra izan zen, emaitza 10-61 izanik berriro ere Araskirentzat. Baina hurrengo partiduan izango zituzten aurkariak, ordea, Araskiren antzeko intentsitate mailaz jokatzen zutenez, aste gogotsu baten eta jokalarien lan bikain baten ostean, San Viator A taldearen aurkako partidua 40-44 puntuazioarekin bukatu zen, oraingo honetan San Viator A taldeak irabaziz. Jokatutako azkenengo partidua, berriz, Corazonistas B-ren aurkakoa izan zen, eta amaierako tanteoa 13-64 izan zen Araskirentzat.

Dena den, denboraldia aurrera joan ahala, jokalarien gaitasunak hobetu direla antzeman daiteke, bai teknikoki bai taktikoki. Horregatik, hobekuntza orokor bat ematen ari dela esan daiteke, batez ere daukaten parte hartze gogotsuarengatik.