Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BALANTZEA. INFANTIL IBAIONDO

BALANTZEA. INFANTIL IBAIONDO

Bost garaipen beste hainbeste partidutan

Gure denboraldia irailaren 5ean hasi egin zen. Pasaden urteko taldearekin konparatua talde guztiz berria zen (3 talde desberdineko jokalariak batu ziren taldea sortzeko). Hasieran lortu nahi zena zen 3 talde horietako 13 jokalariak elkar ezagutzea talde bat bezala entrenatzeko eta jolasteko.

Lehenengo entrenamenduak gogorrak izan ziren haien artean ezagutzen ez zirelako eta entrenatzaileak ez zituelako jokalariak ezagutzen. Hala ere, bigarren astetik aurrera hori ez zen nabaritzen eta talde bakar bat bezala entrenatzen zuten. Lehenengo 3 astetako entrenamenduen dinamika ez zen ona, baina hortik aurrera neskak askoz hobeto entrenatzen zuten eta aurrerapauso handiak eman zituzten bai aspektu teknikoetan zen taktikoetan.

Urria hasterakoan taldea guztiz desberdina zen irailean genuenarekin konparatua. Hala ere, urriaren lehenengo bi astetan bi partida izan genituen, Beasain eta Araskieskola Judimendiren aurka. Bi partidu horiek galdu genituen 20 puntu baino gehiagotik. Taldeak emaitzak alde batera utzi zituen eta lanari ekin zion emaitza horiek hobetzeko.

Urriaren 22an denboraldia hasi genuen eta gure lehenengo aurkaria San Prudencio zen. Partidu horren lehenengo zatian taldeak nolabaiteko zalantzak uzten zituen. Bigarren zatian, defentsa askoz gogorragoa izan zen eta lortu genuen partidua erraz irabaztea, 43 – 23.

Hurrengo astean taldearen lana oso ona izan zen eta ikusi egin zen denboraldiko bigarren partiduan non taldeak 46 puntugatik irabazi egin zuen Carmelitas-en aurka. Anekdota bezala aipatu behar da neskak beste taldeko jokalariei sarrerak eman zietela Lacturale Araski eta IDK Gipuzkoaren arteko euskal derbya ikusteko.

Neskak bi partiduen emaitzak ikusita entrenamenduetan lasaitu egin ziren eta hurrengo partiduan nabaritu zen bigarren laurdenean non aurkaria, Unamuno A, 2 puntutara jarri zen. Halere, taldeak gogorrago ekin zion lanari eta lortu zuen 25 puntu goratik ipintzea. Partidu horren azkeneko emaitza 41 – 25 izan zen.

Pasaden asteko entrenamenduak zein partidua ez ziren batere onak izan eta hori nabaritu egin zen partidu osoan, non taldeak norgehiagoka irabazi egin zuen azkeneko minutuetan. Partidua 6 puntugatik irabazi genuen 26 – 32.

Guzti hau ikusita esan daiteke denboraldiaren lehenengo tartea oso positiboa dela, jokalariak hobetu egin dute eta oraindik ez dugu partida ofizialarik galdu. Aldiz, esan dezakegu taldeak erlaxatu egin dela azkeneko asteetan eta hori ezin da onartu oraindik gauza asko hobetu behar ditugulako.