Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ELECTRO ALAVESA ARASKI-OLABIDE Vs TABIRAKO BAQUE A (64-57)

ELECTRO ALAVESA ARASKI-OLABIDE Vs TABIRAKO BAQUE A (64-57)

Laugarrenean...garaipena!

Aurreko igandean, gure juniorrek partidu garrantzitsua zuten, eta aurrera atera zuten denboraldiko lehenengo garaipena lortuz. Partidu paretsua izan zen, eta ez zen azkenengo minutuetararte erabaki.

Hasiera hasieratik ikusi zen partida lehiatua izango zela, eta lehenengo hiru laurdenak nahiko berdintsuak izan ziren. Aurreko partidetan gertatu den bezala, gure jokalariek arazoak izan zituzten presiotik ateratzeko, boteen bidez ateratzea saiatzen baitziren, baloi erraz asko oparituz. Hala ere, behin presiotik irteterakoan, saski errazak lortu zituzten lortutako abantailaz baliatuta. Beste alde batetik, eraso estatikoan baloia ondo mugitu zuten tiro liberatuak lortuz, eta joko on bat eginez.

Laugarren laurdenean, partidak ildo beretik jarraitu zuen, baina gauzak zaildu zirenean gure jokalariek partiduko minutu onenak jolastu zituzten, azkeneko bost minutuetan 13-4ko partziala eginez. Aipatu beharra dago, azkeneko minutu hauetan defentsa zorroztu zutela, azkeneko bi minutu erditan ez zuten Tabirakoren saskirik onartu eta.

Garaipen oso garrantzitsua igande honetan bizitakoa, gure juniorrek entrenamenduetan egiten ari diren lan gogorra egiaztatuz. Honek lagundu behar gaitu gure jokoan sinesten, eta bide onean gaudela berresteko. Aurrera neskak!! Gogor lan egiten jarraitu behar dugu!!

ELECTRO ALAVESA ARASKI-OLABIDE: Uxue (6), Maddi (3), Bea (13), Ainhoa (13), Lide (19), Lidia (8), Olatz (10), Oihane (1), Ana, Leire R.

PARTZIALAK: 16-13; 17-20; 12-15; 19-9.