Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ERREGINAREN KOPA: Zozketa eta txapelketarako irudi berria

ERREGINAREN KOPA: Zozketa eta txapelketarako irudi berria

Urtarrilaren 15ean izango da Vitoria-Gasteizen ospatuko den 2019ko Erreginaren Kopako zozketa eta gaur aurkeztu da txapelketako irudia
Vitoria-Gasteizen ospatuko den 2019ko Erreginaren Koparako atzerako kontaketa hasi da eta Espainiako Saskibaloi Federazioak txapelketako logoa erakutsi du. Historiako Erreginaren Koparik onenaz gozatzeko atzerako kontaketa hasi da. 2019Ko Erreginaren Kopa Vitoria-Gasteizen ospatuko da, otsailaren 28tik martxoaren 3ra. Jada ezagutzen ditugu parte hartuko duten 8 talde eta gaur aurkeztu da txapelketako logoa. Gainera, datorren asteartean, Urtarrilak 15, izango da Erreginaren Kopako zozketa, Vitoria- Gasteizko Artium museoan (12:30ean). Ekitaldia: 2019ko Erreginaren kopako zozketa Lekua: Vitoria- Gasteiz. Artium Museoko Ekialde Areatoa (Frantzia Kalea, 24 | Vitoria-Gasteiz) Eguna: Urtarrilak 15, asteartea Ordua: 12:30etan Zozketan hartuko dute parte: Jorge Garbajosa Chaparro - Espainiako Saskibaloi Federazioko presidentea Igone Martínez de Luna Unanue - Euskara, Kultura eta Kirol Saileko Foru Diputatua Estíbaliz Canto Llorente - Kultura, Hezkuntza eta Kirol Saileko zinegotzi ordezkaria Maider Etxebarria García - Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria