Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ARASKI, EUSKARALDIAREKIN

ARASKI, EUSKARALDIAREKIN

11 egun euskaraz

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra Araskikook ere parte hartuko dugu EUSKARALDIA ekimenean. Taldekide batzuk Ahobizi izango gara, eta 11 egunetan zehar euskaraz egingo dugu ulertzen duten guztiekin; beste batzuk, aldiz, Belarriprest izango gara, eta ingurukoei euskaraz hitz egin diezaguten eskatuko diegu egun horietan zehar.

Identifikatzeko, txapak jantziko ditugu paparrean, eta ingurukoei gure asmoen berri emango diegu. Ekimenaren inguruko informazio gehiago jasotzeko, eta izena emateko, sartu www.euskaraldia.eus helbidean, eta aukeratu 11 egun horietan hartuko duzun rola.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!