Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

ZERGATIK LAGUNDU?

ZERGATIK LAGUNDU?

ARASKI proiektua laguntzea gure balioekin bat egitea da, eta kirola zein formazioa ulertzeko modu berezia bultzatzea. Arabako neska eta emakumeak formatzera bideratu dugu gure gestioa. ARASKI AES laguntzea zuretzat ere lagungarria izango da:

  • Enpresa edo entitatearen posizionamendua eta izen ona areagotzen lagunduko du.
  • Partida bakoitzean 750 pertsonak izango dute zure produktu edo zerbitzuen berri. Horrez gain, partida telebistaz ematen denean 2000 ikusle inguru ditugu; sare sozialetan ia 8000 jarraitzaile, eta 29.000 bisitari webgunean (bisitak orrietan: 300.000 baino gehiago)
  • Oihartzuna izango duzu hedabideetan eta plataforma digitaletan, bai tokian tokikoetan eta bai nazionaletan.
  • Emakumezkoen kirola sustatzen lagunduko duzu.
  • Zure produktua/zerbitzua/balioak emakumezkoen goi mailako kirolaren maila berean ageriko dira
  • Zure enpresa edo entitatea gure ideiekin eta balioekin identifikatzea lortuko duzu