castellano | euskera | contacto

Noticias

BALANTZEA. INFANTIL JUDIMENDI

18/05/2017 - Arantza eta Nerearen taldeak lehenengo postuan bukatu du Erredimenduko liga

Araskieskola. Errendimenduko ligaren lehenengo itzuliko azkenengo partidura arte ez zen eman Judimendiko infantilen lehenengo porrota. Hau, urteko talde onenaren aurka izan zen, San Viator hain zuzen ere, baina 4 puntugatik bakarrik (40-36), beraz emaitza honek bigarren itzulirako guztia zabalik uzten zuen.

Beti bezala, markagailuetan gehiegi fijatu gabe, gure taldeko jolasa hobetzeko helburuarekin ekin zion taldeak bigarren itzuliari. Horrela, bigarren itzuliko lehenengo partiduan 57-18 Corazonistas gailendu zuen gure taldeak. Hurrengo partiduan, Araba izan genuen aurrean. Joaneko partiduan 28-51 irabazi bagenien ere,bagenekien partidu zaila izango zela. Hau, gogor eta intentsitatearekin defendatzen duen taldea da. Partidu zaila eta itsusia izan zen guretzat, ez baikenuen gure betiko desira eta argitasunarekin jolastu, eta horregatik markagailua 38-22 bukatu zuen, baina gure sentsazioak partiduan zehar ez ziren batere onak izan.

Itzuliko hirugarren partiduan Marianistas izan genuen aurrean. Seguruenik, itzuliko partidu zailena izango zen hau. San Viatorren kontra lehiatu nahi bagenuen azkeneko partiduan, Mariasen kontra irabaztea ezinbestekoa zen. Horrekin buruan gure jokalariak oso motibatuta zelairatu ziren. Gure jokoa alaia eta intentsua bazen ere, ez genuen lortzen saskiratze errazak sartzea, urduritasunagatik ziur asko. Partidu on bat egin aren, markagailuak ez zuen hori adierazten, eta azkenean 28-34 gailendu ginen. Hurrengo larunbatean Urkide izan genuen aurrean. Gure aurpegi onena erakutsi eta 57-6 irabazi genuen.

Azkeneko partiduan ez bezala, hurrengo jardunaldian ez genuen ondo jolastu. Aurrean Araba 04 taldea genuela, partidua irabazita genuela pentsatuta zelairatu ginen. Aurkaria hobekuntza handiena izan duen taldea da, eta lehenengo urtekoak badira ere, ez ziguten gauzak errazak jarri. Azkenean markagailua 44-17-koa izan bazen ere, haiek merezi izan zuten partidua irabaztea, erakutsi zuten intentsitate eta irabazteko nahiagatik.

Hilabete oso batean ligako partidurik gabe egon ostean, Urgatzi izan genuen aurrean. Hasieratik kontzentratuta eta gauzak ondo egiteko asmoarekin atera ginen jolastera, bagenekien hurrengo astean San Viator izango genuela aurrean, beraz, ezinbestekoa zen astea sentsazio honekin hastea. Amaieran 56-17 irabazi eta horrek asteari gogotsu ekiteko aukera ematen zigun.

Behingoz, ligako azkeneko partidua heldu zen. Aurrean San Viator genuen, ligan 2 partidu galdu ditugu urte osoan, eta biak talde honen kontra 4 puntugatik izan dira. Denboraldiaren hasieran espero ez genuen egoera genuen aurrean, 4 puntu baino gehiagotik irabaziz ezkero, fase erregularreko irabazleak izango ginen. Gure helburua ez izan arren, gure taldea guztia ematera atera zen. Aitzitik, arazo asko izan genituen lehenengo zatian. San Viator eroso zegoen, gure balantzea oso txarra zen eta erraz egiten zuten korrika. Horregatik, 18-23 ailegatu ginen atsedenaldira. Baina talde honek zeozer ona badu, inoiz ez duela amore ematen da. Horregatik, hasierako urduritasunak alde batera utziz, gure betiko jolasa egiteko gai izan ginen eta partidua talde moduan jolasten eta defendatzen irabazi behar genuela ulertuz, bigarren zatia 12 puntugatik irabazi, eta partidua 50-43-gatik eraman genuen.

Azkenean, ligako lehenengo ​postuan sailkatuta, ezin gara harroago egon, ez emaitzengatik baizik eta nola lortu ditugun ikusita.

Asteburu honetan gure urteko final four-ra jolasteko aukera izango dugu, motibazioz gainezka baina oinak lurrean ditugula, guztia ematera joango gara eta gertatzen dena gertatzen dela dagoeneko denboraldia izugarria izan dela esan dezakegu.

AUPA ARASKI!!

Redacción araski.com

Compartir:
facebook twitter yahoo! google meneame

Últimas noticias

Esasa Pie
EXLAN PIE
Clinica Juber Pie