Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kiroldegiak

Kiroldegiak

ARASKIk instalazio propiorik ez duenez gero, jarduerak egiteko alokatutako edo lagatako instalazioak erabiltzen ditu (eskola-kirolaren kasuan eta lehiaketa ofizialean), eta horiek gehienbat Gasteizko Udalarenak dira, baina batzuetan erabiltzen dira ikastetxe batzuetako edo Arratzua-Ubarrundia udalerriko Sologana Gizarte eta kultura etxeko instalazioak, horiekin guztiekin egin izan diren lankidetza hitzarmenen emaitza gisa.

Lerro hauek aprobetxatuko ditugu bai udalei baita zentroei ere proiektu hau garatu ahal izateko haien lankidetza preziatua eskertzeko.

Guztira, 11 instalaziotik gora erabiltzen dira kirol-egiturako entrenamenduetarako, baina bi azpimarratuko ditugu gainerako guztien gainetik:

MENDIZORROTZA KIROLDEGIA

  • Helbidea: Amadeo Garcia de Salazar plaza, 1, 01007 Vitoria-Gasteiz (Araba)
  • Lokalizazioa: https://goo.gl/maps/hASBBk7tatA2
  • Garraio publikoa: Hiriko autobusa, 2. (Periferikoa) eta 8. (Unibertsitatea) lineak
  • Deskripzioa Emakumezkoen ligako gotor-taldea.


SOLOGANA GIZARTE ETA KULTURA ZENTROA

  • Helbidea: Ikastolabide kalea, 1, 01520 Durana, Araba
  • Lokalizazioa: https://goo.gl/maps/KC6wm6pUGTA2
  • Deskripzioa: Gure harrobiko taldeek tokiko gisa jokatzen dituzten partida guztiak instalazio honetan egingo dira, eta horrela larunbat goizetan giro polita sortuko da talde, emakume jokalari eta familien artean.